BERRIAK

DBH 4koak Gerra Zibileko gertakariak gertutik ezagutzen

Gaztelupeko DBH 4koak Gizarten lantzen ari diren Gerra Zibilaren ingurukoak bertatik bertara ezagutzeko Elgetako Memoria Historikoaren euskal interpretazio zentrora hurbildu dira. Bisita gidatua egin dute eta 1936-37ko Gerra Zibila delakoan Elgetako Intxorta mendiaren magalean izandako erresistentziaren inguruko bideoa ikusi ondoren Intxortara joan dira 5 kilometroko ibilbide tematikoa eginez. Argazkiak.