
Gaztelupeko DBHko hirugarren mailako ikasleek, Heziketa Fisikoa ikasgaian hainbat trebetasun landu ondoren, postu ugariz osatutako feria antolatu zuten atzo Gaztelupen. Ikasle nagusiek denetariko jolas guneak jarri zituzten: malabarak, punteria eta trebezia jolasak… eta baita dotore mozorrotu ere. Gonbidatu gisa Arimazubi, Gazteluondo zein Santa Teresako ikasleak izan zituzten. Argazkiotan ikus dezakezuenez, ederto ibili ziren! Bideoa ere badugu!