BERRIAK

Datorren eguaztenean, First Lego League-ren barne txapelketa

Abenduaren 20an, FLL txapelketarako barne kanporaketa egingo da MUn, Garaia Berrikuntza Gunean. Gaztelupeko eta Almeneneko teknologiako laugarren mailako ikasleak izango dira bertan. Aurtengo gaia, HYDRODYNAMICS izango da (uraren inguruko arazoetan oinarrituta); aurkeztuko diren taldeak, hamar; ikasle kopurua, 90. Barne kanporaketan hiru lan esparrutan arituko diren arren, eguaztenean robotaren proba egingo da. Ikastolak zortzigarrenez parte hartzen du, eta horietan guztietan gidari-lanetan izan dira teknologiako irakasle Itsaso Arenaza, Mikel Egiguren eta IƱaki Agirregabengoa; lankidetzan, berriz, MU eta Ikerlan. Barne txapelketaren bidez erabakiko da zein talde joango diren urtarrilean EAEko txapelketara.