BERRIAK

Datorren astean trukeko bretoiak, gurean

Apirilaren 16tik 22ra bitartean, astelehenetik igandera, gure bailaran izango dira Bretainiako trukeko partaideak. Ongietorria Almenen egingo diete frantses ikasgaiko Gaztelupe eta Almeneko ikasleek. Egonaldian hainbat ekintza, bisita eta txango egingo dituzte, hala nola Gernika eta Omara, Donostiara eta Bilbora. Asteburua familiekin pasatuko dute. Ongi etorri, bretoiak!