BERRIAK

Dantzaz Konpainiaren oparia ikastolari
itzalak estreinaldia

Dantzagela 2.0 proiektua landu zuten Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklokoek lehenengo hiruhilekoan. Arriaga musikaria aintzat harturik, koreografiak prestatu zituzten Lehen Hezkuntzako lau guneetan. Horretarako Dantzaz Konpainiako dantzariak izan zituzten irakasle eta gidari ikastolako gaztetxoek.

Amaiera borobiltzeko, Dantzaz Konpainiek prestatu berri duten Itzalak obraren estreinaldia egin zuten joan zen astean Gazteluondon, proiektuaren amaiera gisa. Hamaika dantzarik eta ile apaintzaile batek, Christophe Paviak, parte-hartu zuten bertan. Doinuak, berriz, Arriagarena eta Niña Coyote eta Chico Tornadorenak dira. Koreografia, Paolo Mohovich-ena. Oso gustura ikusi zuten ikasleek obra berria. Argazkiak.