BERRIAK

Danimarkako eskoletako Zuzendariak gure Ikastola bisitatzen

Asteazken honetan Danimarkako BH eta Heziketa Zikloetako eskoletako 11 Zuzendari izan ditugu gure Ikastola bisitatzen. Hasteko, Gaztelupen Hezkuntza Proiektuari buruzko azalpena eman zien Mireia Muruamendiaraz-ek eta ondoren, Batxilergoko espazioak bisitatu ziztuzten guztiek. Amaiatzeko, Txistok Oinarrizko Lanbide Heziketaren inguruko argibideak eman zizkien. 

Oso eskertuta azaldu ziren guztiak, eta etorkizunean lankidetza eta elkarlanerako bideak irekitzeko gonbita ere luzatu ziguten. Gu ere oso gustora egon ginen, eta laister elkar ikustea espero dugu. Hurrengora arte! Argazkiak.