BERRIAK

Danbor hotsak nagusi

Joan den astean danbor hotsak nagusitu ziren Umezaintza gunean. Aste osoan zehar, danborrak soinean, bertako haurrek abesti ezberdinekin gozatzeko aukera izan zuten. Hau gutxi balitz, guneko guraso bat, Igor Kortajarena, Donostiako Copytig konpainiako zuzendari dela jakin izan zuten. 

Igor Umezaintzara gonbidatu eta han agertu zen Danbor eta Kupel handi batzuekin… Bertatik bertara kontatu zituen Donostiako danborradaren gora behera eta sekretu batzuk!

3 eta 4 urtekoek astean zehar ikasitakoarekin Umezaintzan bertan danbor emanaldia eskaini zuten ostiralean. 5 urtekoak aldiz, Iturribide egoitzaraino gerturatu ziren danborrekin. Bertan, beraien zain egoitzako erabiltzaileak danborrak soinean zeuden. Denok elkarrekin saio polita burutu zuten! Ostiralean danbor hotsak Udalaitzetik ere entzun zirela esan digute! Argazkiak eta bideoa.