BERRIAK

Danbor hotsak Arrasaten

Astebeteko prestaketa lanak egin ondoren, txapelak margotu, entseguak egin… eta  “Donostiako Martxa”, “Tatiago” eta beste hainbat abesti jotzeko elkartu ziren Umezaintzako 3-6 urte bitarteko 120 haur.  Zuzendari lanetan Pello Alzola eta Jon Merino, Umezaintzako haurra eta gurasoa, ibili ziren. San Sebastian egunean primeran jo zuten ikasitako abesti guztiak. Argazkiak.