
Torrebaso proiektua gure bailarako D2030 ekimenaren barruan kokatzen den proiektua da. Zehatzago esanda martxan jarri dituen 14 prototipoetako bat da gurea. Almen gunean garatuko da, D2030en babes eta aholkuarekin. Hemen proiektuaren bideoa.
Aste honetan hasi dira Almen guneko hezkuntza komunitate osoari ekimena aurkezteko lanetan.
Asteazkenean egin zuten aurkezpena irakasle talde osoan eta aste honetan zehar, ikasleen iraunkortasun batzorde bietan egin da; bai LHn eta bai Bhn. Ikasleen batzorde hauen gela bakoitzeko 2 ordezkariekin osatuta daude.
Gurasoei ere asteazkenean zirkular bidez bidali zitzaien zer den D2030 eta Torrebaso proiektua 2 bideoen bitartez azalduz. Horrekin batera, guraso bakoitzak bere parte-hartzea nolakoa izango den zehazteko formulategia jaso zuen. Opor ostean gauza bera egingo da guraso ordezkarien batzordean. Hemen, atzo irakasleekin egindako saioan jasotako irudiak.
4 eremu daude lantzeko Torrebaso proiektuan: mugikortasuna, jangela, kanpo espazioa eta energia berriztagarriak.
Atzoko irakasleen saioan eremu bakoitzean ondorengo galderei erantzun zieten:
non gauden orain
nora iritsi nahi dugun
aurreikusten diren oztopoak
eremu bakoitzean egon daitezken ideiak