BERRIAK

Copa Colegialeseko lehenengo faseko finalean
Copa colegiales finalera

Arizmendi Ikastola Copa Colegialeseko lehenengo faseko finalean egongo da apirilaren 17an. Copa Colegialen parte hartzen ari da aurten Arizmendi. Lehenengo fasea bukatzear dago, eta nahiz eta nesken ekipoak ezin izan duen aurrera egin, mutilak lehen faseko finalera heldu dira. Ointxe kirol elkartearen laguntzarekin eta Gorka Zurutuza entrenatzailearen gidaritzapean, finala jokatuko dute Arizmendi Ikastolako saskibaloi jokalariek apirilaren 17an, Corazonistas taldearen aurka Marianistas ikastetxean.

Arizmendi Ikastolako ikasleekin batera Ointxe kirol elkartearen jokalariak ere badaude taldean. Honako hauek izan dira lehenengo faseko partidetako emaitzak: final zortzirenetan, Urkide 43 – Arizmendi 57; final laurdenetan, Mendebaldea 55 – Arizmendi 56 eta final erdietan, Ikasbidea 55 – Arizmendi 57.