
Copa Colegiales txapelketan bihar mutilak final laurdenetan
Joan zen ostiralean hasi zen estatu mailako Copa Colegial saskibaloi txapelketa, eta iparraldeko kanporaketan izan ziren Arizmendi Ikastolako bi talde, Gasteizen. Nesken taldeak galdu egin zuen, eta, beraz, ez da sailkatu hurrengo faserako. Mutilek, berriz, aurrera egingo dute, partidua irabazi ondoren. Bihar, ostirala, jokatuko dute final laurdeneko partidua Gasteizen. 1. partiduko argazkiak.