
Joan den astean aurreratu genuen bezala, astean zehar, eta bereziki gaur, Arizmendi ikastolak bat egin du AEK-k antolatutako Bultza euskaltegiak!-Bultza euskara! ekimenarekin, eta jai giro ederrean ospatu dira Korrika Txiki sinbolikoak ikastolaren gune desberdinetan. Jaiaz gozatzeaz gain, AEKk dituen proiektuak aurrera ateratzen laguntzeko diru bilketa ere egin da. Bildutakoari buruzko informazio zehatzagoa izango duzue aurrerago. Eskerrik asko lagundu duzuen guztioi!!
Argazkiak:
Bultza EUSKARA! 22. KORRIKA Jose Arana gunean.
Bultza EUSKARA! 22. KORRIKA Basabeazpi gunean.
Bultza EUSKARA! 22. KORRIKA Olarte gunean.
Bultza EUSKARA! 22. KORRIKA Uribarri gunean.
Bultza EUSKARA! 22. KORRIKA Gazteluondo gunean.
Bultza EUSKARA! 22. KORRIKA Arimazubi gunean.
Bideoak:
Gazteluondo gunea
Jose Arana, Basabeazpi eta Almen guneak.
Uribarri gunea
Umezaintza gunea
Santa Teresa gunea