
Bretoiak trukean, gurean
Urtero bezala, aurten ere Arizmendi Ikastolak ikasle trukea antolatu du Bretainiarekin, eta joan zen astean hemengoak han izan ondoren, atzo iritsi ziren hangoak bertara. Quimper eta Vanes-ekoak dira igandera arte Debagoienean egongo diren gazteak. Gaur ikastola, Arrasate eta ingurua ezagutzeko parada izan dute; besteak beste, GOIENA bisitatu dute; hurrengo egunetan Donostia, Gernika eta Bilbora abiatuko dira.
Arizmendi Ikastolako gazteak DBHko 3. mailakoak dira, frantsesa aukerako ikasgaitzat dutenak. Martxoaren 12tik 19ra Quimperren eta Vanesen izan ziren.