BERRIAK

Bretoiak Arizmendin

Orain dela hilabete batzuk Almen eta Gaztelupeko DBH3ko zenbait ikasle Bretañara joan ziren hango eskola batekin elkartrukea egiteko asmotan. Orduan, gure ikasleak bertakoen etxeetan egon ziren egun batzuk pasatzen, frantsesa praktikatzeko aukera izan zuten…

Oraingoan, Bretoiak gurera etorri dira helburu berdinarekin: elkar ezagutu, gure inguruko leku eta erakunde eta esperientzia interesgarriak ezagutu… Egun oparo eta aberatsak dira gurean egingo dituztenak. Astea hasteko, Almenen eta Gaztelupen harrera goxoa egin zieten eta baita bisita eta jolasak antolatu ere. Kontuan hartzeko moduko datua da aurten 19. aldia dela elkartruke hau egiten dena. Almenekoekin argazkiak eta Gaztelupekoekin bideoa.