BERRIAK

Bretainakoekin trukea

Almenen eta Gaztelupen frantsesa eta alemana ikasten ari diren DBH3ko ikasleak egun hauetan trukea egiten ari dira Bretainiako Quimper eta Vannes hirietako eskolekin. Lehenengora Almeneko 26 ikasle joan dira eta bigarrenera, Gaztelupeko 21. Irati Urbelua eta Pepe Arregi irakasleak joan dira Almenekoekin eta Gaztelupekoekin Ana Aranzabal eta Aintzane Gardoki. Maiatzean aldiz, bretoiak etorriko dira bertara. Argazkiak.