
Mundukidek orain 3 urte jarri zuen martxan inguruko kooperatibekin batera Gehikoop, Gizarte eraldaketarako programa. Euskal Herrian gizarte eraldaketarako lanean ari garen eragile kooperatiboei, munduko beste herrialde batzuetako gizarte eraldaketarako ereduak ezagutzeko, eta hauekin batera lan egiteko sortua da. Gehikoopen, Fagor Ederlan, Copreci, Maier eta Arizmendi Ikastolak parte hartzen dute Mundukiderekin batera, baita Brasilgo MST-ko (Movimiento Sin Tierra) hezkuntza eragileek.
Azken bi urte hauetan birtualki elkar ezagutu ondoren eta hainbat gairen inguruan hausnarketa saioak eginda, azkenik 2021eko azaroan izan zuten guztiek elkar ezagutzeko aukera. Egonaldiaren bideoa eta TuLankidek argitaratutako albiste osoa, hemen.