BERRIAK

Brasilgo Movimiento Sin Tierrakoak gurean

Azken hiru urteotan, Brasilgo Movimiento Sin Tierra (MST) mugimenduarekin elkarlanean ari da Arizmendi Ikastola, beste hiru kooperatibekin batera (Ederlan, Maier eta Copreci). Mundukidek gidatutako egitasmo honen izena Gehikoop da, eta helburu nagusia eraldaketa sozialerako esperientziak elkartrukatzea da.

Hori dela-eta, aste honetan MSTko zortzi kide izan dira gura artean. Asteazkenean Almenen egin zieten harrera bai Ignazio Barañano Arizmendi Ikastolako zuzendariak, eta baita Unai Busturia Almen, Basabeazpi eta Jose Arana guneen zuzendariak ere. Atzo, Haur Hezkuntzako Basabeazpi eta Santa Teresako guneak bisitatu zituzten, eta gaur, berriz, Zaldibar eta Ferixalekuan izan dira, Lanbide Heziketa ezagutzen. 

Mundukidek Brasilen hainbat kooperante ditu,  MST-ri laguntzeko beraien kooperatibak hobeto garatzen, eta elkartrukean eraldaketa sozialerako hainbat ekintza garatu ditugu. Arizmendiren kasuan, “Caminho del Saber” MSTaren eskola batekin harreman zuzena izan dugu. Pandemia aurretik zeuden aurreikusita aurrez-aurreko bisitak, baina bidaia bertan behera geratu zen, eta orain gauzak hobetu direla,  Brasilgo kideak gurera etorri dira.

Arizmendi Ikastolatik Gehikoop-en bolondres lanetan ari diren kideak, Heziketa Zikloetatik  Txomin Heriz, Lanbide Hastapenetik  Iñaki Olalde eta Arantzazu Ruiz de Azua, Lehen Hezkuntzatik Aitziber Erretolatza, Maider Herze eta Jon Kortazar, eta DBHtik Edurne Balzategi dira. Txalotzekoa benetan eraldaketa sozialaren alde egiten duzuen lana! Bejondeizuela! Argazkiak.