BERRIAK

Boleibolen, laugarren postua
Bolei Arizmendi_txikia

Igandean, Arizmendi Kirol Elkarteko neskek jubenil mailako boleiboleko play off-a jokatu zuten Donostian, eta laugarren postua lortu zuten. Finalaurrekoa Mundaiz taldearen aurka jokatu zuten, eta bi eta biko emaitzaren ostean, azkenengo set-a 15 eta 11 galdu zuten Arizmendiko jokalariek. Mundaiz taldeak lortu zuen lehenengo postua finalerako. Partidu benetan bizia.

Hirugarren eta laugarren postua Fortuna taldearen kontrako partiduan erabaki zen; berriro ere partidu bikaina egin ondoren, hiru eta bateko emaitzarekin bukatu zen, eta Arizmendiko neskak laugarren postuan geratu ziren.

Entrenatzaile eta jarraitzaileen esanetan “ibilbide paregabea egin du ikastolako taldeak urte osoan, eta erakutsitako gogoak eta jarrerak izan du fruiturik, izan ere, bailaran boleibolerako sena piztu dute, eta hurrengo urtean, Arizmendi Kirol Elkarteak infantil eta kadete talde bana izango ditu”.