BERRIAK

Bizitza-proiektu propioa duten gazte eraldatzaileak

Gipuzkoako Gaztedi Eraldatzailea proiektua Gipuzkoa Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz programaren markoan kokatzen da. Arizmendi ikastolak proiektua habiatua dauka; 2019an eman zituen lehen urratsak eta 2020 eta 2021 urteak hartuko ditu gutxienez. DBH 1. eta 2. mailetan aritzen diren ikasleek protagonizatuko dute proiektu honen garapena.

Beste ikastetxe, unibertsitate eta bestelako hezkuntza erakundeekin, bai Gipuzkoan, bai Euskal Herrian baita nazioartean ere landu nahi den proiektua da. Nazioartean jarduteko, bereziki berrikuntza sozialaren eremuan, Mireia Muruamendiarazek proiektuaren inguruko xehetasunak agertzen dituen bideo bat grabatu da ingelesez, Sozial Innovatiion Academy-k hurrengo asteotan zabalduko duena.