BERRIAK

Bizipoza proiektua: mundu berri bat guztiontzat

Basabeazpiko txikiak Bizipoza proiektua jarri berri dute martxan. Bizipoza auzolan, mundu berri bat guztiontzat.  Irabazi asmorik gabeko gizartegintza egitasmoa da: izaera bereziko gaiak lantzen dituzten haur eta familien ongizatea helburu duten elkarteei laguntza afektiboa eta materiala eskaintzea du xede. Elkarte, haur eta familia hauek transmititzen dituzten baloreak jasoaz aberastu, hezi eta gizarteratzea.

Bizipozak bizipoza du misio: hainbat zailtasun bizi dituzten familiekin eta elkarteekin batera poza partekatzea, euskaraz eta sorkuntzatik. Elkarte guzti hauek transmititzen dituzten baloreak gizarteratzea da poztasunaren misioa.

Bizipozak auzolana du bisio: deneriko herritar, talde eta erakundeek osaturiko bolondres sarea osatzea gizartegintzaren poza bizitzeko.

Elkartearen azken proiektua elkarteak eta euskal sortzaileekin batera Elkarteen eguneroko errealitateak eta trasmititzen dituzten baloreak kantua, irudia eta hitzen bidez bildu ditugu MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT proiektuan.

Laster gainera, martxoaren 13 eta 14an,  Bizipozaren jaia antolatu da Bergaran eta ekintza desberdinak egingo dira.