
Aste Santuko oporrak hartzearekin batera eman zioten bukaera “Munduak guztiontzak beharko luke, Bizipoza auzolan” proiektuari Basabeazpi gunean. Bizipoza! Bai hitz ederra! Bizipoza elkarteak bizipoza du misio eta auzolana bisio, eta baita ikastolak ere.
Bizipoza 32 elkarte desberdinek osatzen dute, eta adin talde bakoitzak 2-3 elkarte ezagutu ditu: Bihotzez, Ulertuz, Ndank-Ndank, Aspanif, Chernobilen lagunak, Arnasa, HiruHamabi, kirol egokituen federazioa…
Ederrak izan ziren beraien bisitak, eta are ederragoa beraiekin bizitakoa, elkarbanatutakoa, sentitutakoa. Elkar lagunduz ulertu eta ikusi baizuten, euskaratik, bizitzari poztasunez aurre eginaz, eta zailtasunak elkarrekin gaindituz, munduak guztiontzako beharko lukeela.
Proiektua bukatzeko, Bizipoza auzolan abestiaren bideoklipa grabatu zuten Iñigo Arkauz ikasle ohiaren laguntzarekin. Bideoa.
Eta nola ez, ezin aipatu barik utzi ikastolako familiak. Goxo-goxo beraien gorputzaren sekretuak azaltzeagatik, mila bider eskerrik asko.