BERRIAK

Bizikletaren Nazioarteko Eguna

Aurreko asteko ekainaren 3an, Bizikletaren Nazioarteko Eguna ospatu zen. Bizikleta eta bizikleta munduaren atzetik dauden aurrerapen teknologiko eta zientifikoen inguruan hausnartzeko eta etorkizunera begira hobetu beharko liratekeen abiapuntuez hitz egiteko helburuarekin, PTGaraian Enrique Alonso, Markel Irizar, Xubane Garai eta Patxi Juaristi bailarako txirrindulariekin mahai inguru bat antolatu zen. 

Gaztelupe guneko DBH3ko ikasleek parte hartu zuten mahai inguru honetan eta honen harira, Bizikleta Jasangarriaren lehiaketan parte hartu zuten.

Gaztelupe guneko DBH3ko Arhane Odriozola, Noa Iglesias, Irati Rao eta Leire Olabarrieta izan ziren lehiaketako publikoaren saria eta epaimahaia profesionalaren saria irabazi zutenak. Sarituek Euskaltelen kamisetak eta B-Lokal herriko komertzioenn online atariak eskainitako 100 euroko bonoa jasoko dituzte datozen egunetan.

Zorionak laukote!