
Ostiralean, hilak 28, amaitu zuten ikasturte honetako Almen, Arimazubi eta Santa Teresako BATU LHkoek lehenengo BIZI astea. Kobazuloaren bueltan aritu ziren LH 5ekoak eta erromeria izan zuten gaitzat LHkoek. Hiru aditu talde sortuta maila bakoitzean, zenbait jarduera, jolas eta dantza egin zituzten astelehenetik ostegunera. Ostiralean amaiera eman zioten Arrikutzeko kobak bisitatzera joanez bosgarren mailakoek eta erromeria ospatuz seigarrenekoek.
Astean zehar ere, BIZI astearekin lotuta, Lanbide hastapeneko sukaldaritzako ikasleekin batera pintxoak prestatu zituzten Almen, Arimazubi eta Santa Teresakoek. Patata tortila, sandwich begetala, oilasko eta txanpinoi broxetak, txistorraz betetako hojaldrea eta mazedonia sukaldatu zituzten BATUko ikasleek Lanbide Hastapeneko ikasleen gidaritzapean, eta ondoren, prestatutakoak dastatzeko aukera izan zuten guztiek. Irudiak.