BERRIAK

BIZI astean murgildu dira DBH 1 eta 2ko ikasleak

Aste honetan murgildu dira DBH1 eta 2ko ikasleak, ikasturte honetako lehenengo BIZI astean. Talde batek, ikusmen urritasuna duten pertsonen bizimodua ardatz hartuta, eta besteak, Pirineoak zeharkatzen dituen bidearen kirol eta kultura ondarea ardatz hartuta; artisau, ikerlari eta talde motorretan antolatuta egin dute astea. Azken egunetan, ikasle batzuk Begi Sare elkartearen jarduna argitara emateko ekitaldiak antolatu dituzte Arrasateko plazatan, eta beste batzuk ordea, Hondarribiara egin dute txangoa, Pirinioak hasten diren lekuak ezagutzeko. 

Irudi hauetan Gazteluondo, Almen eta Gaztelupeko DBH 1 eta 2ko ikasleak ikus ditzakegu BIZI asteetako ekintza ezberdinak bizitzen.

Eta datorren astean, LH5 eta 6koen BIZI astearen txanda izango da!