BERRIAK

Bisita bereziak izan dituzte Arimazubikoek, lantzen ari diren PROIen harira

Arimazubikoak azken aldian bisita bereziak izaten ari dira, lantzen ari diren PROIak sakontzen jarraitzeko.

LH 4koek, “Mugi gorputza” eta “Izan huntsa” PROIei amaiera emateko, Dorleta Sologaistoaren bisita izan zuten. Dorleta, Lanbide Heziketako Osasun Larrialdietako zikloan irakaslea da; nutrizionista eta erizaina izanik, lokomozio aparatua eta elikadura osasungarriaren inguruan jardun zuen ikasleekin.

LH 1ekoek, berriz, “Gorputza zain dezagun!” PROIaren baitan, Zorione Pildainen bisita izan duten aste honetan. Zorione, Unai Urkizu ikaslearen ama da, eta txahala eta bildotsaren organuak eraman zituen gelara: bihotza, birikak, giltzurrunak eta hezurrak. Haurrek organuak gertutik ezagutu eta ukitzeko aukera izan zuten. 

Eskerrik beroenak Dorleta eta Zorioneri, egindako ekarpenagatik! Argazkiak.