
Ostegunean, hilak 12an, arratsaldeko 17:30etan Biltzar Prestatzailea izango dugu Gaztelupeko 0 solairuko aretoan.
Biltzar horretan bazkide diren guraso eta kolaboratzaileek Batzar Nagusirako beraien ordezkariak izendatzeaz gain, Mireia eta Illartek “Hezkuntza Legea ikastolaren ikuspegitik” hitzaldia emango dute.
Ulertzen dugu hitzaldi hori bai gurasoentzat eta baita profesionalentzat interesgarria dela eta horregatik mezu honen bitartez, bileran parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Espazioa ongi antolatzeko beharrezkoa dugu jakitea partehartzaile kopurua, beraz, mesedez, etorriko bazara, osatu ondoko formularioa. https://labur.eus/bp2023