BERRIAK

Biltzar prestatzailea eta guraso foroa hezkuntzaren inguruko lege berriaren inguruan

Atzo izan zen Gaztelupeko aretoan ikasturteko biltzar prestatzailea. Bertaratzeko aukerarik izan ez zutenek, saioa online jarraitzeko aukera izan zuten. 

Goretti Maturana Lehendakariak eman zion hasiera biltzarrari, eta berak gidatuta ere, otsailean egingo den Batzar Nagusian bazkide onuradun zuzenek (ikasleen gurasoek) izango dituzten ordezkariak izendatu ziren. Jarraitzeko, J.Iñaki Etxezarreta ikastolako Zuzendari Nagusia izandakoaren hezkuntza lege berriaren inguruko “Datorrena: ikastetxeetan, matrikulazioan, gratuidadean” hitzaldia entzuteko aukera izan genuen, eta ondoren, dinamika bat egin zen lege aldaketaren inguruko zalantza eta kezkak partekatzeko. Biltzarrari amaiera emateko, galde-erantzunei eman zitzaien tartea.

Mila esker bertan parte hartu zenuten guztioi!