BERRIAK

Biharko hitzordurako prest? Eskoriatzakoek ferixia antolatu dute herrian, XXII.ez

Aurtengoan ere, denetariko ekintzak eta postuak egongo dira Jose Aranakoen ekimenez antolatuko den Eskoriatzako Ferixian. Sei gunetan banatuta (J.A.ko jolastokia, elizpea, erreka ondoa, Santa Marina plaza, parking-a eta herriko plaza), puzgarriak, taloak, gazta txapelketa, dantzakā€¦. eta nola ez, postuak izango dira bisitarien eskura 10:00tatik aurrera. 90 postu guztira nekazari eta artisauen produktuez gozatzeko. Aurtengo nobedadea: Arrasateko erraldoi taldea. Herri bazkariaren ondoren ere (frontoian edo plazan, eguraldiaren arabera) izango da girorik, besteak beste, txapel jaurtiketa txapelketarekin. Zatoz gurekin ospatzera! Begira ze modu ederrean egitaraua!