BERRIAK

Bihar FLL Euskadiko finala

Bihar, otsailak 8, goizeko 09:30etatik aurrera izango da First Lego League Euskadiko finala. Arizmenditik 4 taldek hartuko dute parte, 2 Almenekoak eta beste bi Gaztelupekoak. Hiru lan eremu izango dituzte: proiektu zientifikoa, proiektu teknikoa eta roboten froga. Lehenengo biak Mondragon Unibertsitateko aretoetan egingo dituzte eta finalaren aurkezpena eta roboten frogak Iturripeko kiroldegian. Streaming bitartez eskainiko da bere osotasunean, www.tulankide.com agerkari digitalean.