BERRIAK

Bihar Eskoriatzako 24. Ferixie

Gogoratu, nahiz eta etxetik izan, bihar ospatuko dela Eskoriatzako 24. Ferixie. Ez da gauza bera izango baina hemen Jose Aranakoek egindako bideoa: txistulariak, Argitxo eta Ezkurtxo, postuak, erraldoiak, bertsolariak, talo, sagardo eta gazta eta abar luze bat. Ikusi bideoa. Bideoa ikusi ostean festarako gogoa sartzen da, ezta? Jantzi baserritar, egin txorimaloa, prestatu taloa eta bidali zure ospakizunaren bideo edo argazkia jokortazar@arizmendi.eus epostara.