BERRIAK

Bihar, Eskoriatzako 23. Ferixie

Bihar, Jose Aranakoek antolatuta, Eskoriatzako 23. Ferixie ospatuko da. Hogehitahiru urte betetzen dituen Eskoriatzako Ferixiak inguruko eta Euskal Herri osoko baserritar eta artisauak batuko ditu, berriro ere, Eskoriatzako kaleetan larunbatean. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 40 herrietatik etorritako 86 postu egongo dira. Errioxako ordezkariren bat ere egongo da. 

Goizeko 9retan emango zaio hasiera itxaflero jaurtiketarekin eta txistularien kalejirarekin. Jarraian, 10:00etan ferixako postuak irekiko dira. Aurten ere, baserriko produktuak eta artisautza-lan ugari eta anitzak ikusi eta erosi ahal izango dira.

Urteroko txapelketak ere ez dute huts egingo: txorimaloak 10:15etatik 11:15etara erreka ondoan eta gazta dastaketa eta txapelketa Santa Marina plazan 11:30etatik 13:00etara. Feriako postuentzat ere izango da saririk.

Giroa alaitzeko ere egongo dira hainbat ekintza: trikitilariekin kalejira 11:30ean, Almeneko ikasleen ikuskizuna 12:00etan Gorosarri plazan, eta jarraian, 12:45ean Eskoriatzako dantza taldea. Haur eta gazteak, aldiz, 11:00etan hasita tailerrak eta puzgarriak izango dituzte Jose Aranako jolastokian. Iaz izandako arrakastaren ondoren, Arrasateko erraldoiak etorriko dira aurten ere.

Bazkal aurretik, 14:00etan sari banaketa Jose Aranan eta errifa zozketa. Arratsalderako indarrak berreskuratzeko “zuk ekarri zuk jan” herriko plazan. Hemen ere ez da aspertzeko paradarik egongo: tailerrak, buruhandiak, bertso saioa…

Eguna amaitzen joateko Txapel Jaurtiketa txapelketa 19:00etan eta kantu-poteoarekin emango zaio amaiera Eskoriatzako 23. Ferixari.

Eskoriatzako Ferixie Arizmendi Ikastolak antolatzen du hainbat eta hainbat elkarte zein herritarren laguntzari esker, hala nola, Eskoriatzako udala, herriko taldeak, komertzioak, babesleak eta ikastolako irakasle eta familiak. Kartela eta diptikoa.