BERRIAK

Bihar bigarren eskuko postua Seber Altuben, DBHko ikasbidaia finantzatzeko

Bihar Gaztelupeko DBHko laugarren mailako ikasleek  bigarren eskuko postua jarriko dute Seber Altube plazan. Hirugarren asteburuko azoka bihar jarriko dela aprobetxatuko dute diru apur bat ateratzeko. Ikasleek beraiek ekarri dituzten osagarriekin atonduko dute postua, eta horretan ibili diren ordezkariek animatu gura zaituzte bertaratzera. DBHko ikasbidaiarako finantzazio bide bat da, izan ere, % 75 eurek aurreztutakoa izan behar du. Ikusi bildutakoa.