
Debagoienako Korrika batzordeak BIDEOKLIKA, KORRIKAko bideo-lehiaketa antolatu du. Almeneko LH2koek Korrikako proiektua landu dute azken egunetan. Koreografia desberdinak asmatu dituzte eta bideo polita osatu dute. Gaztelupeko DBH4ko ikaslea den Oihan Loitik ere lehiaketan parte hartu du. Ohi duen bezala, lan ederra egin du Oihanek.
21. Korrikaren abestia oinarri hartuta koreografia bat egin eta horixe grabatzean datza BIDEOKLIKA bideo-lehiaketa. Ikus-entzunezkoak minutu bateko iraupena izan behar du, gutxienez, eta taldean grabatu beharko da. Lanak aurkezteko epea atzo, martxoaren 21ean amaitu zen. Saria, irabazlearen herrian, zati batean, lekukoa eramatea izango da. Almenekoen argazkiak eta bideoa eta Ohian Loitiren bideoa.