BERRIAK

Bi ikasle Ingalaterran, Erasmus bekei esker
Erasmusekin Ingalaterran bi ikasle

Ingalaterran Lanbide Heziketako bi ikasle, Erasmus bekei esker

Lanbide Heziketako goi mailako TAFYD heziketa-zikloko bi ikasle Torquay-n (Ingalaterra) dabiltza osatzen euren ikasketa zikloa, Erasmus bekei esker. Andoni Izagirre arrasatearra eta Xabier Barcina urretxuarra praktikak egitera abiatu ziren Aste Santu aurretik Ingalaterrara eta han amaituko dute ikasturtea. Heziketa Fisikoko irakaskuntzan eta futbol entrenatzaile lanetan ari da A. Izagirre eta eskalada enpresa baten eta gimnasio baten X. Barcina. Oso gustura dabiltza eta asko ikasten, gainera.