BERRIAK

BHko gurasoentzat Konfiantzaren Pedagogian formazioa

Asteazkenean, arratsaldeko 5:30ean, Bigarren Hezkuntzako gurasoek Konfiantzaren Pedagogian formazioa izan zuten Gaztelupen. Formazioa zuzentzen Jaione Uriarte eta Mireia Muruamendiaraz aritu ziren.

Atzoko saioa Bigarren Hezkuntzako gurasoentzat hirugarrena izan zen. Lehenengo biak Amaia Anterok zuzendu zituen eta orokorrak izan ziren. Hirugarren fase honetan etapaka lantzen ari dira. Konfiantzaren Pedagogia BHko etapan nola gauzatzen den, zer egiten den eta hurrengo urratsak zeintzuk izango diren azaldu zuten Jaionek eta Mireiak. Argazkiak.