
Ostegunean erabaki zuen epaimahaiak aurtengo BHKlip bideo-lehiaketaren Epaimahaiaren Saria. Aste honetan, berriz, Ikuslearen Saria bozkatzeko epea zabaldu da. Botoa maiatzaren 31ra arte eman ahal izango da. BHKlip blogean Ikuslearen Sarirako hautatu diren bideoak ikusi ahal izango dituzu, eta bertatik eman ahal izango da botoa. Pertsonako eta e-postako boto bakarra onartuko da.
Aurten BHKlip bideo-lehiaketan hogeita hiru lan aurkeztu dira XXII. Mendeko ikastola izenburupean, horietako hamazazpi jarri direlarik Ikuslearen Sarirako hautagai. Debagoieneko ikastoletako DBHko 3. eta 4. mailakoei eta batxilergokoei zabalik egon da lehiaketa. Bi sarien irabazleek tablet bana jasoko dute.
Epaimahaia osatu duen taldea honako hau izan da: Arkaitz Biain (BAGARA), Oihane Agirre (GOIENA), Yera Sanchez (MU), Xabi Igoa (AZK), Yoana Gomez de Balujera (Aranzadi Ikastola), Nagore Altube(Txantxiku Ikastola) eta Edurne Balzategi (Arizmendi Ikastola).