BERRIAK

BHKlip bideo-lehiaketa abian

Zortzigarrenez antolatuko da aurten BHKlip bideo-lehiaketa ikastolan. Debagoieneko DBHko 3. eta 4. mailakoei zuzenduta dago eta, besteak beste, ikasleen sormenean eragitea du helburu, ikus-entzunezko euskarria erabilita. Aurten ikasleek jorratuko duten gaia Zer da zuretzako konfiantza? da, eta objektu bat (arbola) eta esaldi bat (Zu modukorik ez dago munduan) proposatzen zaie gehienez bi minutukoa izango den ikus-entzunezkoari laguntzeko. Taldean aurkeztu behar da lana apirilaren 7rako. Hiru sari banatuko dira: bi epaimahaiarenak eta Ikuslearen Saria.

Orain bederatzi urte ikastolan egin zen Bigarren Hezkuntzako planteamendu berria ikasleekin lantzeko sortu zen BHKlip lehiaketa, eta izan zuen arrakasta ikusita, urtero antolatu izan da. Edizio bakoitzak gai berria aurkeztu izan du (Bizi zure ametsak, Zer da ikastola, Bailara Gaztea, kontsumoaren katea….) eta inguruko beste talde, erakunde…. batzuk ere aritu izan dira lankidetzan (GOIENA, MU, Bagara, AZK….).

Ikastola Konfiantzaren Pedagogian bidea egiten ari den honetan, ikasleak ere kontzeptuaz sakontzen jartzeko helburua du aurtengo gaiak, beste batzuen artean. Horregatik galdetzen zaie ea eurentzat konfiantza zer den.

Oinarriak