BERRIAK

BHkip, Euspot lehiaketaren baitan
Euspot

Aurrerantzean, Euspot euskarazko spot lehiaketaren baitan egingo da Arizmendi Ikastolako BHklip bideo-lehiaketa. Euspot lehiaketa orain sei urte jarri zuten martxan Aretxabaletako Udalak, Huhezi fakultateko IKO graduak eta Arteman komunikazio taldeak. Gerora Gipuzkoako Aldundia gehitu zen ekimenera eta, aurten, Arizmendi Ikastolak ere egin du bat lehiaketarekin. Euskara eta publizitatea abiapuntu harturik, euskaraz egindako iragarkiak sortzea du helburu.

Gaur egin da seigarren edizioaren aurkezpena Donostian, Foru Aldundian. 20-30 segundutako spota egiteko aurtengo gaia Aniztasunak aberastu egiten gaitu izango da eta lanak aurkezteko epea apirilaren 26ra artekoa. Lau sari banatuko dira: spot onenaren saria, publikoarena, MUko lanik onenarena eta BHklip saria (gazte saria).

Arizmendi Ikastolak azken zortzi urteetan antolatu izan duen BHklp lehiaketa bete-betean kokatzen da Euspoten baitan helburuei zein egitekoari begira. Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako diseinatuta eta asmo bikoitzaz sortua, proiektu eran planteatu izan da ikastolan BHklip, curriculumaren barruan. Sorkuntza eta hausnarketa izan ditu ardatz; ikus-entzunezkoa baliatuz bi minututako lanak egin behar izan dituzte taldean. Bestetik, gazteentzako egokiak diren gaietan ikuspegi anitz eta kritikoa bultzatu nahi izan da. Eta aurten ere ezin aproposagoa gaia: Aniztasunak aberastu egiten gaitu.

 

Argazkiak