BERRIAK

Beti gurekin Joxerra 

Uztailaren erdian Joxerra Elortza zendu zitzaigun eta IKASTOLAKO BIZITZA astekari honetan albiste triste honi ezin izan genion lekua egin. Hitzok eta segidakoek hutsune hori betetzeko asmoz luzatzen ditugu. 

Izan ere, Joxerra oso ezaguna bazen, bai kooperatiba esperientzian egindakoengatik, bai herritar ekimenetan izandako esku hartze aktiboagatik, guztiz inplikatutako lankidea izan genuen ikastola mugimenduan. Bailaran eta Ikastolen Elkartean.

1980tik 1985 urte bitartera San Frantzisko Xabier ikastolako zuzendaria izan zen eta Arizmendi ikastolako sorreraren lehenengo urratsetan Kontseilu Errektore kide 2005etik 2009ra, lehendakariordetza beregain hartuz 2007etik 2009ra bitartean.

Bere familiari eta, bereziki, lagun dugun bere emazteari gure dolumina lerro xume hauen bitartez.

Joxerra zuri, eskerrak eta ez adiorik!