BERRIAK

Beste hiru ikasle Europako gazte parlamentari
Gaztelupeko taldekoak Europara

Batxilergoko lehenengo mailako hiru ikasle aurtengo EYPko (European Youth Parliament) azkeneko fasera pasatu dira, eta, horri esker, atzerriko eskualde- eta nazio-kanporaketetan parte hartzeko aukera izango dute aurrerantzean. Gainera, Europako gazte parlamentari izango dira hurrengo urteetan.

Hiru ikasle horiek Jon Lizarraga, Maider Azkarate eta Jone Heriz dira, Arizmendi Ikastolako Gaztelupen batxilergoa egiten dihardutenak eta Pazko Astean Sevillan nazio mailako jardunaldietan parte hartu zutenak. Gaztelupeko taldea ordezkatu zuten lehen kanporaketan beste hiru ikaskiderekin batera. Horretaz gain, Almeneko talde bat ere aurkeztu zen. Azken bost urteotan bi talderekin parte hartu izan du Arizmendi Ikastolak eta dagoeneko hamabi ikasle dira Europako gazte parlamentari.