BERRIAK

Bertan da Eskoriatzako 23. Ferixie

Ohi bezala, ekainaren lehenengo larunbatean Eskoriatzako kaleak jendez gainezka egongo dira hogeita hirugarrenez Jose Aranakoek antolatuko duten Eskoriatzako Ferixie ospatzeko. Baserriko produktuak, artisautza, trikitilari, talo goxoak… Aurten Arizmendiko lankidea den Ibone Arejolaleibarrek landu du ferixako diseinu grafikoa. Lan polita! Hemen kartela eta diptikoa.