BERRIAK

Berrikuntzaren inguruko formazioak gurasoei

Arizmendi Ikastolan argi daukagu eraldaketan zenbat eta gehiagok esku hartzen dugun, orduan eta gertuago izango dugula gure egungo eta etorkizuneko belaunaldientzako hezkuntza hobea lortzea. Eraldaketak komunitatearen parte garen guztiok behar gaitu, eta etengabeko elkarlana sustatuz, kanpo eragileekin batera, eraldaketa sozialean eragingo dugu.

Aste honetan Almen gunean, guraso talde bat egon da GURA egitasmo pedagogikoan gelatan martxan jartzen ditugun IEM esperientzia metodologikoen inguruko formazioa jasotzen. Bertan, irakurketa-idazketa prozesua nola ulertzen eta lantzen den, GPS saioetan barnetasuna landu eta norberaren egoeraren kontzientzia hartzeari nola egiten diogun so, eta proiektuetan ikasleak taldeka helburu komuna betetzeko egoeretan nola aritzen direnaren inguruko saio bat izan dute, GURA egitasmoko profesionalen eskutik. Argazkiak.