BERRIAK

Berrikuntza gure hezkuntza-komunitatera gerturatzen: Guraso bilera pedagogikoak Arimazubi eta Gazteluondon

Aste hauetan Arimazubi eta Gazteluondoko guraso bilera pedagogikoen txanda izan da. Bertan gurasoek ikasle rola hartu eta beraien seme-alabek gelatan lantzen ditzuten IEMak (Ikaskuntza Esperientzia Motak) lantzeko aukera izan zuten.

Gurasoak txoko ezberdinetan aritu ziren, GPS, piktoidazketa, PROI eta Innovamat IEMak lantzen. Bukatzeko, jasotako ezagutza taldean partekatzeko aukera izan zuten guztiek. 

Esperientzia oso positiboa izan zen, eta gurasoen inplikazioa, txalotzekoa. Mila esker hurbildutako guztioi! 

Hemen Arimazubi eta Gazteluondo guneko argazkiak.