BERRIAK

Berri onak Arizmendi Kirol Elkartetik

Arizmendi Kirol Elkarteak urteko azken oparia zuen gordeta. Saldu duen loterian jokatutako boleto bakoitzeko 12 euro irabazi dira. Ez da negozio txarra izan! Arizmendiko guraso eta profesionalek Almen, Gaztelupe, Arimazubi edo Ferixalekuko idazkaritzan aurkeztu beharko dituzte boletoak eta ordainketak ikastolan emandako kontu korrontean egingo dira. Ikastolakoak ez diren pertsonek Ferixaleku gunera joan beharko dute kobrantzak jasotzera. Hurrengoan potoloa!