BERRIAK

Bernat Etxeparekoak Galartzan

Aurreko astea egin zuten egonaldia Baionako Bernat Etxepare institutuko 53 ikaslek Galartzako etxean. Haientzat ikasbidaia izan da eta mendebaldeko euskalkia ezagutzeko aukera. DBH4koen adinekoak izan dira hona etorri direnak;  hemen, beraz, Almeneko eta Gaztelupeko DBH4 eta baita Batxiko Bazara batzordeko ikasle eta irakasleen harrera izan zuten. 

Gaubela eta egun pasa ere egin zuten elkarrekin Arrastera oinez joanda. Horrelako aukerak ezin hobeak dira gertukoak diren baina urruneko sentitzen ditugun euskaldun, euskalki eta ohiturak bertatik bertara ezagutzeko. Seguru hurrengo urteetan ere izango dela aukera lapurtera edo zuberera entzuteko Galartzan! Argazkiak.