BERRIAK

Berdintasunaren inguruko dokumentala

Lehenengo hiruhilabetean batxilergoko ikasleek egindako KULTURARTEKOTASUNA proiektuaren barnean garatu behar izan zituzten produktuen harira, Gaztelupeko ikasle talde batek, Goienak grabatutako dokumental batean parte hartzeko aukera izan du. 

Berdintasunari buruzko dokumental bat da, bereziki kultura ezberdinen arteko erlazioa eta genero-berdintasuna jorratzen duena. Amaia Txintxurretarekin eta etorri berri batekin elkartu ziren ikasleak Urtarrilak 16ko arratsaldean, grabazioen lehenengo zatia aurrera eramateko eta hurrengo pausuak zehazteko. Dokumental honetan parte hartu dute baita ere SOS eta Txatxilipurdik. Asmoa martxoaren 8rako dokumentala prest egotea da.