BERRIAK

Belaguakoak Aitzorrotzen 

Urtero lez, aurreko larunbatean, Belaguako Udalekuetako begirale zein ikasle batzuk Aitzorrotzera irteera egin zuten. Horrela ematen diote amaiera udalekuei. Koadrila polita elkartu zen goizeko 10etan Eskoriatzako plazan eta Aitzorrotzerantz igo eta bertan, eguna ederto pasatu zuten: jolasak, barreak, kantuak eta hainbat ekintza burutu ostean 16:30 inguru bueltatzeko ordua heldu zen.  Argazkiak.