BERRIAK

Begoña Garairi, merezitako agurra

Agur bero eta hunkigarria egin zioten Gaztelupe guneko ikasle eta irakasle taldeak Begoña Garairi. Begoñak 40 urte baino gehiagoz Ikastolan lanean eman eta gero, hartu du erretiroa. Urte hauetan zehar egindako lana eskertzeko, ikasleek abesti bat kantatu eta aurreskua dantzatu zioten, eta irakasleek, lora sorta bat oparitu zioten.

Mila esker bihotzez, Begoña! Zorterik onena opa dizugu zure ibilbide berrian! Argazkiak.