BERRIAK

Begisare elkartearekin elkarlanean ikusmen murriztua landu dute DBH2koek

DBH 2ko ikasleek BIZI astearen baitan, Ikus Nazazu PROIa landu zuten pasa den astean. Ikusmen murriztua zer den eta honen inguruan ikertzea eta kontzientzia hartzea izan da proiektu honen helburua. Honetarako, Begisare elkartearekin harremanetan egon dira prozesu osoan zehar. 

BIZI asteari amaiera emateko, Almen eta Gazteluondoko ikasleak kalera atera ziren ostiralean. Karpa bat jarri zuten Aretxabaleta zein Arrasaten, hainbat jolas antolatu zituzten ikusmen murriztua duen jendeak egunerokotasunean izaten duen zailtasunen inguruan kontzientzia hartzeko, eta borondatearen truke txapak saldu zituzten, bildutako diru guztia Begisare elkartera bideratzeko helburuarekin.

Lerro hauen bitartez, eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Begisare elkarteari, erakutsi diguten guztiagatik eta proiektu hau aurrera eramateko egiten ari garen elkarlanarengatik.

Jarraian Almen eta Gazteluondoko taldeen irudiak.