BERRIAK

Bazen behin… bere burua ebaluatzen zuen ikasle bat

Datorren apirilaren 27an, 17:30ean, June Anduaga Arizmendi ikastolako Berrikuntza pedagogikoko lantaldeko kideak Alexia Educariak antolatutako “Bazen behin… bere burua ebaluatzen zuen ikasle bat” eztabaidan parte hartuko du. Eztabaida Motores del Cambio ekimenean kokatuta dago, eta bertan hausnartuko da zein garrantzitsua den lehenik eta behin ebaluazio-sistema eraldatzea ikaskuntza-prozesuak eraldatzeko. Era berean, ikaslea bere ikaskuntza-prozesuan ahaldunduko duen ebaluazioa sustatzeko moduaz hitz egingo dute, bai eta ikasleak prestakuntza-ebaluazioan izango duen ebaluazio-rolaz ere.

Junerekin batera, Jaume Montsalvatge Escola Pia de Catalunyako pedagogia eta berrikuntza saileko arduraduna eta Minerva Porcel Fundació Jesuïtes Educacioko pedagogia eta berrikuntza zuzendaria izango dira. Neus Sanmartí irakasle, kimikari eta zientzien didaktikan adituak moderatzaile lanak egingo ditu.

Saioan parte hartzeko eta hezkuntzaren inguruko azken joerak jarraitzeko, esteka honetan eman behar da izena.